Maiatzeko sarien irabazleak!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei!

Sariak jasotzeko moduak:

-Sari nagusia (Errigorako saskia): zatoz Goienaren egoitzara saria jasotzera.
-Arrikrutzeko sarrerak: Goiena Klubeko txartela erakutsita, bina sarrera izango dituzue bertako txarteldegian, hiru hilabetez.
-Harreman dendako otarrea: Goiena Klubeko txartela erakutsita, Arrasateko Eroski hipermerkatuan dagoen Harremaneko dendan jaso behar da otarrea.
-Jatetxeko otordua: zatoz Goienaren egoitzara bonuaren bila.

Idoia Asurmendiren kontzertua Amaia Antzokian

Arrasateko Udalari esker, Idoia Asurmendiren kontzerturako sarrerak ditugu.
Kontzertua larunbatean, maiatzak 29, 19:00etan izango da Arrasateko Amaia Antzokian.

Parte hartzeko: (maiatzaren 27ra arte)
Posta elektronikoz: kluba@goiena.eus
Whatsapp/Telegram: Kluba [bazkide zenbakia] KONTZERTUA 688 69 00 07 zenbakira.
Parte-hartzaileen artean egingo da zozketa.